Itxi

BBVA Liga

Alfonso Perez Coliseuma, zelai madarikatua Realarentzat

Erredakzioa

Getafek eta Realak Lehen Mailan topo egin duten hiru denboraldietan garaipenaik gabe bueltatu dira txuri-urdinak zelai honetatik.

Alfonso Perez Coliseuma zelai madarikatua da Realarentzat. Lehen Mailan bi talde hauek topo egin duten hiru denboraldietako baten ere ez du Realak punturik lortu.

Getafe eta Reala elkarren aurka aritu ziren lehen aldia 2004-2005 denboraldian izan zen. Partida maiatzaren 8an jokatu zuten Madrilen eta Quique Sanchez Floresek zuzentzen zuen Getafek 2-0 irabazi zion Jose Maria Amorrortuk zuzentzen zuen Realari. Michel Carrilero izan zen golegilea partida hartan.

Hurrengo denboraldian, 2005-2006.ean Jose Maria Bakerok zuzentzen zuen Reala eta Bernd Schusterrek zuzendutako Getafe berriro garaile atera zen. Perniak sartu zuen gola penaltiz, Guizak berdinketa apurtu zuen eta madrildarren hirugarren gola Mark Gonzalezek sartu zuen.

Bi taldeak elkarren aurka aritu ziren azken aldia 2006-2007. denboraldiko 32 jardunaldian izan zen. Oraindik ere Schusterrek zuzentzen zuen Getafe eta Miguel Angel Lotina zen Realeko entrenatzailea. 2007ko apirilaren 29an jokatu zen partida eta Alexis Ruanok 70, minutuan sartutako golak eman zion garaipena Getaferi. Denboraldi hartan Bigarren Mailara jaitsi zen Reala. Partida horretan David Belenguer Getafeko kapitaina bere zaleengana joan zen ''Bigarren Mailara'' zioten kantuak eteteko eskatuz.


Bideoak (1)