Itxi

baja

Willian Jose hilabetetik gora egon daiteke jokatu gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aurrelari brasildarra joan zen ostiralean lesionatu zen, Ipuruan jokatutako Eibarren aurkako partidan, penaltia jaurti zuenean, hain zuzen ere.

Willian Josek min hartu zuen unea. Argazkia: EFE

Willian Jose Realeko aurrelariak hilabete baino gehiago eman dezake zelaietatik kanpo, joan zen ostiralean bere taldeak Eibarren aurka jokatu zuen partidan min hartu ostean.

Realak gaur jakitera eman duenez, brasildarrak "tendinopatia dauka aduktore luzearen giharreko lotunean"; horrez gain, 2. graduko lesioak ditu "eskuin gerriko aduktore luzean zein kanpoko gihar obturatzailean".

Gogoratu beharra dago, norgehiagoka berean Martin Merquelanz harrobiko jokalaria ere larri lesionatu zela, eta hainbat hilabete egongo dela jokatu ezinik.

Aipatutako bi jokalariez gain, talde txuri-urdinak badu beste jokalaririk ere denbora luzerako min hartuta. Horietako bat Diego Llorente atzelaria da, Leganesen aurkako norgehiagokan peronea hautsi baitzuen.

Era berean, Adnan Januzaj belgikarrak oraindik ezin izan du debutatu denboraldi honetan Realarekin, ezker belauna minduta baitauka Errusiako Mundialean bere selekzioarekin ibili zenetik.

Albisteak (4)