2019ra arte dauka kontratua
Nahikarik Realean jarraituko du
eitb.eus
PSG talde frantziarrak aurrelari gipuzkoarra fitxatzeko asmoa azaldu zuen, denboraldi-aurrean bi taldeek elkarren aurka jokatu zuten partidaren ostean.
Realeko aurrelaria eta kapitaina den Nahikari Garciak Donostian jarraituko du denboraldi honetan, eta, horrenbestez, taldeko erreferentea izaten segituko du, nahiz eta Paris Saint-Germain talde frantziarra hura fitxatzen saiatu den.
Klub txuri-urdinak bere Twitter kontu ofizialean bideo bat argitaratu du ostiral arratsaldean, eta bertan Nahikari berak baieztatzen du aurten Gonzalo Arconadaren aginduetara jarraituko duela.
¿ ¡Seguiremos juntos @Nahikari_Garcia! ¿¿¿#GoazenNeskak #RealSociedad pic.twitter.com/t9RT8DFqIk
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) 21 de septiembre de 2018
Parisko klubeko talde teknikoari asko gustatu zitzaion urnietarraren jokamoldea, denboraldi-aurrean Realaren aurka Zubietan jokatu zuen partidan, eta fitxaketa gauzatzeko lanean ibili dira.
Talde golegile nagusiena (dagoeneko hiru gol daramatza) 2019ko ekainera arte dauka kontratua talde txuri-urdinarekin, eta 500.000 euroko etete-klausula dauka.