Lehiaketa Batzordea
Hiru partidako zigorra Juanmiri eta laukoa Theo Hernandezi
eitb.eus
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra ezarri dio Realeko Theo Hernandezi eta hiru neurketakoa Juanmi Jimenezi. Biak egotziak izan ziren Huescaren aurka.
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak, Ligako bosgarren jardunaldiari dagozkion zigorrak jakinarazi ditu astearte honetan. Realeko jokalariak diren Juanmi Jimenezi eta Theo Hernandezi, hiru eta lau partidako zigorrak ezarri dizkiete, hurrenez hurren. Bestalde, Athleticeko jokalaria den Markel Susaetak partida bateko zigorra beteko du Betisen aurkako lehian egotzia izan ostean.
Juanmi Jimenezek hiru neurketako zigorra beteko du Huescaren aurkako partidan egotzia izan ostean, bi txartel horia ikusteagatik; lehena falta bat egitearren, eta, bigarrena protesta egitearren eta epaileari errespetua faltatzearren. Theo Hernandezen kasuan, txartel gorria ikusi zuen, aurkari bati zaplaztekoa emateagatik, eta lau partidako zigorra bete beharko du.
Lenglet (Bartzelona) eta Parejo (Valentzia) neurketa baterako zigortu dituzte, eta Marcelino Garcia Toral Valentziako entrenatzaileari bi norgehiagokako zigorra ezarri diote.