Arazoak Lasarterentzat
Joseba Llorente, itzultzeko eperik gabe
Erredakzioa
Bartzelonan dago bizkar aldea sendatzeko tratamendua jasotzen eta agian ez du denboraldi honetan gehiago jokatuko.
Realeko Joseba Llorente Bartzelonan egongo da ostiralera arte eta Zubietan jarraituko du ondoren bizkar aldea sendatzeko tratamendua. Momentuz, ebakuntza sahiesten ahaleginduko dira tratamendu kontserbadore batekin.
Klubeko medikuek lesioa larria dela jakinarazi dute. Ez dute zehaztu zenbat egon beharko duen bajan, baina agian ez du denboraldi honetan gehiago jokatuko.