Reala
Rivas, bere kontratu berritzeaz: 'Telefonoa itzalita eduki omen dut'
Erredakzioa
Erdilari txuri-urdinak adierazi du kluba ez dela berarekin harremanetan jarri kontratua berritzeaz hitz egiteko, baina oso lasai dagoela ere gaineratu du.
Realeko erdilaria den Diego Rivasek prentsaurrean hitz egin du eta bere kontratua berreitzearen gaiak ez duela urduri jartzen baieztatu du. Gai honen inguan txatxetan ere aritu da: "Telefonoa itzalita eduki omen dut" ez baita Klubeko inor berarekin harremanetan jarri kontratua luzatzeaz hitz egiteko.
"Lasai nago jokatzen ari naizelako eta gustora eta pozik ere banago. Egoera hau daukat eta ahalik ondoen eraman beharra dut. Nire ordezkariak daude gaiaz arduratzeko eta zerbait dagoenean aztertuko dugu", adierazi du Rivasek.
Rivasek esan du Martin lasarterekin hitz egin duela eta entrenatzaileak beregan konfiantza duela erantzun omen dio. "Martin Lasarterekin hitz egin dut eta nigan duen konfiantza eskertu behar diot. Bi urte daramatza nirekin eta ia beti jokatzen dut, beraz, zerbait ikusiko du nire jokoan", gaineratu du Rivasek.
Erdilari espainiarrari ekainan bukatzen zaio Realarekin duen kontratua eta Kluba ez da berarekin harremanetan jarri oraindik. Harrobian, momentuz, ez dago Rivasen profila duen jokalaririk eta bariduri bi aldeak elkar lotzen dituen kontratua luzatzeko akordio batera iritsiko direla.