Kargatzen...
Itxi

Iktusa izan zuen

Sangallik osasun-agiria jaso du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Realeko jokalariak iktus iskemiko arina izan zuen asteazken honetan, baina ez du inongo eragin neurologikorik azaldu.

Luca Sangalli, ETBn egindako elkarrizketa batean. Artxiboko argazkia.

Luca Sangalli Realeko jokalariak osasun-agiria jaso du ostiral honetan; izan ere, egin zaizkion osasun-azterketek ez dute inongo eragin neurologikorik azaleratu, joan zen asteazkenean jasan zuen iktus iskemiko arinaren ostean.

Erdilari txuri-urdina ondoezik sentitu zen asteazken goizeko 06:30ean, Ingeniaritza Industrialeko masterreko azterketa egiten hasi eta berehala, Hernaniko Mondragon Unibertsitateak Hernanin duen egoitzan.

Realeko haztegiko jokalaria "ondo dago" eta pronostiko "ona" dauka. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Iktus Unitatean egiten ari zaio jarraipena, eta bertan egin zaizkion proben emaitzak "bi edo hiru aste barru" helduko dira, Realak adierazi  duenez.

Aipatu emaitza horien arabera, medikuek proba gehiago egin behar zaizkion edo ez erabakiko dute, eta erabaki terapeutiko zehatzagoak hartuko dituzte.

Sangallik bizimodu "lasaia" egin dezake, baina "esfortzu fisikorik gabekoa", horrenbestez, "ez dago eperik" bere ohiko jarduerara itzultzeko.

23 urteko erdilari donostiarrak denboraldi honetan egin du jauzi Realaren lehen taldera, eta minutuak izateaz gain, protagonismoa ere izan du; besteak beste, Realak San Mamesen Athleticen aurka lortutako garaipenean (1-3) gol bat egitea lortu baitzuen.

Albisteak (1)

Bideoak (2)