Itxi

Errege Kopa

Realak kanporaketa pasatzea du helburu Celtaren aurka

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak final-hamaseirenetako itzuliko partida jokatuko du gaur, asteazkena, Anoetan. Joaneko neurketan bana (1-1) berdindu zuten Balaidosen.

Realeko jokalariak Zurutuzak Celtari Ligan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Errege Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partida jokatuko du Celtaren aurka gaur, asteazkena, 20:30ean, Anoetan. Joaneko neurketan, bana (1-1) berdindu zuten Balaidosen, eta talde txuri-urdinak abantaila du.

Raul Navasek, Diego Llorentek eta Aritz Elustondok ez dute neurketa hau jokatuko, min hartuta baitaude. Luca Sangalliren parte-hartzea baztertuta dago, eta Jon Bautista zalantza da. Ondorioz, Asier Garitano entrenatzaileak Le Normand erdiko-defentsa jarriko du hasierako hamaikakoan.

Bestalde, Celtak desabantaila ematen dion joaneko neurketako berdinketa iraultzea du helburu. Cardoso entrenatzaileak atsedena emango die Hugo Mallo, Iago Aspas, Ruben Blanco, David Costas eta Jozabed jokalariei. Ondorioz, Sergio Alvarez izango da atezain titularra, Cabral eta Roncaglia izango dira erdiko defentsak, Kevinek jokatuko du defentsa lerroko eskuin hegalean, eta Junior Alonsok ezker hegalean. Zelai erdian Okay eta Beltran egongo dira, hegaletan Andrew Hjulsager (eskuinean) eta Pione Sisito (ezkerrean). Punta-erdi postuan Emre Morrek jokatuko du, eta aurrelaria Maxi Gomez izango da.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Zaldua, Le Normand, Hector Moreno, Kevin; Zubeldia, Illarramendi, Zurutuza; Oyarzabal, Januzaj eta Willian Jose.

Celta: Sergio Alvarez; Kevin Cabral, Roncaglia, Junior Alonso; Okay, Beltran; Hjulsager, Emre Mor, Pione Sisto; Maxi Gomez.

Epailea: Sanchez Martinez.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 20:30.

Albisteak (3)