1-0
Realak porrota jaso du Coliseumen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Europako postuetan kokatu da Getafe garaipen honekin eta hirugarren porrota jarraian Garitanoren taldearentzat, zeinak gehiago merezi izan duen. Jorge Molinak egin du gola.
Jorge Molina neurketa hasi eta bi minutura egindako golak gerora amaieran ere errepikatu zen emaitza ezarri du (1-0). Realak akatsa izan du defentsan, eta nahiz eta partidan zehar nagusi izan, ezin izan du hasierako markagailua irauli eta porrota jaso du Coliseumen.
Minutu batzuk beranduago zetorren afizioa harmailetan jesarri orduko, Getafek lehen gola egin du jada. Jorge Molina bi minutura soilik aurreratu baitu bere taldea markagailuan, Coliseum zelaia emozio betean jarriz.
Hamahiru minutura, talde donostiarrak aukera garbia izan du Oyarzabalen jaurtiketa batekin, baina ez du asmatzerik izan.
Bigarren zatian, Realak nagusi izaten jarraitu du eta posesioa alde izan du Getaferi hainbat ezusteko emanez, Juanmik buruz egindako jaurtiketarekin, David Soriak, hala ere, ahaleginak zapuztu eta kanpora atera du.
Ezuste horren ondorioz, etxeko taldeak jokoa moldatu eta aurreratzea erabaki du ordura arte bezala aurkariaren zelaian zain egon beharrean. Aipatzekoa da ere, Gaku Shibasaki japoniarra zelairatu duela Bordalasek aurreneko hamaikakoan.
Talde donostiarrak, ordea, aukerak sortzen jarraitzen zuen etengabe, eta Willian Josek buruz errematatu du baina eskuin zutoinean jo eta ez du asmatzerik izan.
Emaitza honen ondorioz, Getafek 24 puntu ditu jada Europako postuetan sartuz, eta Realak, berriz, 19 punturekin seigarren postutik aldendu eta hirugarren porrota jarraian jaso du.
Fitxa teknikoa:
1 - Getafe: David Soria; Damian Suarez, Djene, Cabrera, Antunes; Foulquier, Cristoforo, Arambarri (Bruno, 87.min), Gaku (Portillo, 68.min); Angel (Hugo Duro, 79.min) eta Jorge Molina.
0 - Reala: Moya; Gorosabel (Diego Llorente, 46.min), Le Normand, Hector Moreno, Theo; Sandro (Januzaj, 68.min), Illarramendi, Zubeldia, Oyarzabal; Willian Jose eta Juanmi (Bautista, 77.min).
Golak: 1-0: 2.M Jorge Molina.
Epailea: Jaime Latre.