Itxi

Garitano

'Bolada txar honi amaiera eman behar diogu'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Anoetan Alavesen aurka euskal derbia jokatu aurreko egunean, Garitanok adierazi duenez, hiru porrot jarraian jaso ostean, emaitza txarrei "amaiera eman beharrean" daude.

Asier Garitano, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EITB

Realeko entrenatzaile den Asier Garitanok ostegun honetan eskainitako prentsaurrekoan baieztatu duenez, txuri-urdinek bolada txarrari amaiera eman behar diote eta horretarako aukera egokia dute Alavesen aurka Anoetan jokatuko duten euskal derbia.

Bergararraren hitzetan, duela bi jardunaldi, Valladoliden aurka galdutako hiru puntuak ezinbestekoak izan ziren sailkapeneko goialdeko postuetan mantendu ahal izateko. Hiru jardunaldi jarraian jaso du porrota, beraz, Garitanoren taldeak.

"Aurerrapauso bat emateko aukera izan genuen, baina ez genuen asmatu. Hala ere, burua hotz mantendu eta borrokatzen jarraitu beharra daukagu", azaldu du Garitanok. Bestalde, "azken jardunaldietan izandako hutsegiteak" onartu eta "ekinean" jarraitu beharra dutela azpimarratu du.

Gauzak horrela, afizioari "pazientzia" eskatu dio; emaitzak iritsi ez diren arren, "jokoaren isla ez direla" helarazi du eta "astero hobeak izateko lanean" dihardutela gogorarazi nahi izan du.

Albisteak (1)

Bideoak (5)