Igandean Anoetan
Realak, Tamudorekin, Malaga hartuko du
Erredakzioa
Bien arteko azken neurketa lehenengo mailan 04/05 sasoian izan zen. Tamudo jokatzeko prest izango da.
Lehenengo Mailak Realaren eta Malagaren arteko neurketa berreskuratuko du. Estatistikak alde dituzte txuri-urdinek neurketa hauetan.
Zortzi aldiz jokatu dute bi taldeek elkarren aurka eta Malagak 04/05 denboraldian bakarrik eskuratu zuen garaipena. Azken bi neurketak, gainera, galdu ditu, azkenengoa Bigarren&' || 'nbsp;Mailan 2-0eko emaitzarekin.
Releko bost jokalarik errepikatu dezakete hasierako hamaikakoan hiru urte geroago:&' || 'nbsp;Estrada, Mikel González, Ansotegi, Aranburu eta Xabi Prietok, hain zuzen ere.
Neurketa honetako berritasun nagusia Raul&' || 'nbsp;Tamudo izango da. Aurrelariak esan du "jokatzeko prest" dagoela.&' || 'nbsp;Malagari buruz esan du "behar handia" duela eta "oso arriskutsua" dela eta partida "oso zaila"&' || 'nbsp;izango dela argi eta garbi du.
Tamudok aipatu du Realak "bi partida irabazi" behar dituela salbazioa ziurtatzeko eta helburu distiratsuagoei heldu ahal izateko.&' || 'nbsp;Horretarako, donostiarrak sailkapenaren erdialdera eraman dituen "bidea berreskuratu" behar dela gaineratu du.