Prentsa-aretoan
Reala: Griezmann ez dago ados azkenaldian jasotako kritikekin
Erredakzioa
Futbolaria, iazko denboraldiko onenetarikoa, pazientzia eskatu die bere jardunarekin pozik ez dauden zaleei, "beti gola sartzea edo gauzak ondo egitea" ez delako posible.
Antoine Griezmann Realeko jokalaria ez dago ados jaso dituen kritikekin. Maçonekoaren ustez, fisikoki "iaz baino hobeto" dago.
Futbolaria, iazko denboraldiko onenetarikoa, pazientzia eskatu die bere jardunarekin pozik ez dauden zaleei, "beti gola sartzea edo gauzak ondo egitea" ez delako posible.
Griezmannek kirofanotik pasatzera behartuko duen arazo fisikoaz ere hitz egin du. Frantziarrak hankatik pixka bat irteten zaion hezur bat du eta kolpeak jasotzen dituenean min hartzen du. Data ez dute erabaki, adostasuna lortu behar dute Realeko eta Frantziako selekzioko medikuek.
"Ez ditut Munduko Txapelketako partidak ezta Realarekin ditudanak ere galdu nahi", esan du Griezmannek, prest baitago Lasartek ematen dicción minutu guztiak jokatzeko.
Realeko jokalariak 27 partida jokatu ditu aurten, hiru aulkitik aterata eta lau gol egin ditu. Datuek argi erakusten dute gizon garrantzistua dela Lasarteren eskeman eta Europako klub askoren jomugan da.