Larunbatean, 18:30ean
Realak Imanolekin duen bolada onari eutsi nahi dio, Leganes arriskutsuaren aurrean
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrek dena ondo egin beharko dute jokoan dauden hiru puntuak eskuratzeko. Izan ere, Leganes sasoiko da, eta Reala etxean punturik gutxien ateratzen dituen taldeen artean dago.
Europara begiratu nahi duten bi taldeen arteko norgehiagoka hartuko du Anoetak larunbatean, Realak eta Leganesek oraindik jaitsiera postuen arriskua sumatzen duten arren, arrisku hori txikia bada ere.
Asier Illarramendi kapitainak ezingo du jokatu partida garrantzitsu hori, baina donostiarrek jakin badakite Europako postuak lau puntura dituztela.
Realak ez du partidarik galdu Imanol Alguacil entrenatzaile denetik, eta Anoetan ere hobeto ari da: etxean jokatutako hiru partidetatik bi irabazi ditu (Espanyolen eta Athleticen aurkakoak) eta hirugarrena (Huescaren kontrakoa) berdindu egin du.
Gipuzkoarrek dena ondo egin beharko dute hiru puntuak lortzeko, Leganes bere momenturik gozoenean iritsiko delako Donostiara. Gainera, Reala etxean punturik gutxien ateratzen dituzten taldeetako bat da.
Leganesi dagokionez, madrildarrek garaipena lortu nahi dute jaitsiera postuetatik gehiago aldentzeko eta Europako postuetan sartzeko. Lortuz gero, hirugarren garaipena jarraian litzateke Leganesentzat, Lehen Mailara igo zirenetik oraindik lortu ez duten marka.
Ustezko hamaikakoak
Reala: Rulli; Aritz, Moreno, Llorente, Theo; Zubeldia, Zurutuza, Merino; Oyarzabal, Januzaj eta Willian José
Leganes: Cuéllar; Juanfran, Bustinza, Omeruo, Siovas, Jonathan Silva; Rubén Pérez, Recio, Óscar Rodríguez; En-Nesyri eta Braithwaite.
Epailea: José Luis Munuera Montero.
Estadioa: Anoeta.
Ordua: 18:30.