Itxi

24. jardunaldia

Leganesi gailendu zaio Reala, eta Europako postuetara begira jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mikel Oyarzabal, Anoetan bi gol eginda, garaipenaren protagonista izan da. 34 puntu dituzte txuriurdinek.

Oyarzabal, bigarren elastiko jantzita duela, gola ospatzen / Argazkia: EFE.

Realak Leganesi irabazi dio (3-0) Ligako 24 jardunaldian, Mikel Oyarzabalen bi golekin. Txuriurdinek madrildarren bolada onari amaiera jarri diote Anoetan irabazita.

Anoetan, etxekoek erasokorrago jokatu dute. Leganesek bi garaipen lortuak zituen, estekan, eta Realaren etxean galdu egin du. Oyarzabalek amesgaiztoa izan da kanpokoentzat. Bi gol sartu ditu, eta aukera asko sortu ditu Ivan 'Pichu' Cuellarren atean.

Lehen zatian jokaldi aipagarririk gabe igaro da. 1-0ekoa 50. minutuan heldu da. Adnan Januzajen erdiraketa aprobetxatu du Oyarzabalek. Bigarren zutoinean agertu da aurrelaria, atzelariei aurre hartuta, eta buruz errematatu du, Cuellar gailenduta.

9 minutu geroago, Oyarzabalek berak handitu du aldea markagailua. Area barrutik jaurti du, errebote bat baliatuta.

3-0ekoa Willian Josek jarri du, 75. minutuan, Ruben Pardok hegaletik jaurtitako falta bat buruz errematatuta.

Realaren bolada onak 34 punturekin utzi du taldea, behin behinean sailkapeneko zazpigarren postuan. Leganesek, 29 punturekin, beheko zatian jarraitzen du, baina jaitsiera postuetatik nahiko urrun.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli; Sola, Navas, Llorente, Theo; Zubeldia, Zurutuza, Merino (Ruben Pardo, 67. min); Willian Jose (Bautista, 84. min), Oyarzabal (Sandro, 76. min) eta Januzaj.

Leganes: Cuellar; Juanfran (El Zhar, 65. min), Siovas, Omeruo, Bustinza, Silva; Oscar, Recio (Ruben Perez, 82. min), Vesga; Braithwaite (Carrillo, 76. min) eta En-Nesyri.

Golak: 1-0, 50. min: Oyarzabal. 2-0, m.59. min: Oyarzabal. 3-0, 74. min: Willian Jose.

Albisteak (4)