Itxi

Ez du porrota merezi izan

Racing-Reala (2-1): Zaplaztekoa Sardineron

Erredakzioa

Lasarteren taldeak hobeto jokatu du bigarren zatian, baina Giovaniren golak 77. minutuan partida erabaki du. Luzapenean 2-2koa sartzeko aukera izan du Xabi Prietok.

Realak porrota jaso du Racingen aurka Sardineron jokatutako partidan (2-1). Partida kaskarra izan da, baina Martin Lasarteren taldeak ez du porrota merezi izan.

Nahiko aspergarria izan da lehen zatia. Kantabriarrena izan da baloiaren jabetza lehen 20 minutuetan, baina Reala sendo aritu da atzean eta ondo defendatu da.

Berdintasuna izan da nagusi eta gol aukerak urriak izan dira. Toño eta Bravo atezainek lan eskasa izan dute, baina 43.ean markagailua estreinatu du Kennedyk. Suediarraren erremate onak De la Bellan jo du eta barrura sartu da (1-0). Realean, Xabi Prietok bakarrik merezi du aipamen berezia.


Realaren jokoa bigarren zatian hobetu da. Martin Lasartek egindako aldaketak pizgarria izan da: Zurutuza eta Ifran sartu dira Mikel Gonzalez eta Tamudoren ordez. 72. minutuan partida berdindu du Griezmannek, boleaz, Prietoren pase bikaina baliatuta. Baina pozak gutxi iraun du, 77.ean Racingen bigarrena sartu baitu Giovanik. Realaren unerik gozoena zen.

Urduritasuna agertu da. Etxekoek partida erabakita utzi nahi zuten eta Realak bigarren gola. Nahvelpanek 3-1ekoa sartzeko aukera izan du eta talde txuri-urdinean, Ifran eta Prietorentzat izan dira aukerak. Prietorena ikusgarria izan da: falta bat jaurti, zutoinan jo du eta zuzenean Toñoren eskuetan erori da baloia.

Fitxa teknikoa:

2.- Racing Santander: Toño; Francis, Osmar, Torrejon, Cisma; Kennedy (Pinillos, 84''), Colsa, Lacen (Diop, 78''), Munitis; Giovani eta Rosenberg (Ariel, 46'').

1.- Reala: Bravo; Martinez, Ansotegui, Labaka, Mikel (Zurutuza, 59''), De la Bella; Xabi Prieto, Elustondo, Aranburu (Sutil, 83''), Griezmann; eta Tamudo (Ifran, 59'').

Golak:

1-0, 43''. Kennedy.

1-1, 72''. Griezmann.

2-1, 77''. Giovani.




Horrelakoa izan da partida eitb.com-en