Itxi

Baja

Januzajek bihurritua dauka eskuineko orkatilan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ezin izango du parte hartu Realak Gironaren aurka astelehenean jokatu behar duen norgehiagokan.

Adnan Januzaj, Levanteren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Adnan Januzaj Realeko erasoko jokalaria lesionatu egin da ostiral honetan, Zubietan entrenatzen ari zela.

Klub txuri-urdinak ohar baten jakitera eman duenez, hainbat proba egin dizkiote Donostia Poliklinikan (erradiografiak eta erresonantzia magnetikoak, tarteko), eta, proba horien emaitzen arabera, jokalariak bihurritu arin bat dauka eskuineko orkatilan. Dena den, Reala behin-betiko txostena jasotzearen zain geratu da.

Horrenbestez, Januzajek ezin izango du parte hartu, gutxienez, Realak Gironaren aurka astelehenean jokatu behar duen norgehiagokan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)