Lesioa
Willian Josek hiru edo lau aste emango ditu jokatu gabe
Erredakzioa
Realeko aurrelari brasildarrak bigarren graduko lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean.
Realeko aurrelaria den Willian Josek, bigarren graduko lesioa du eskuin hankako bizeps femoralean, eta hiru edo lau aste emango ditu jokatu gabe. Realak jakinarazi duenez, jokalariak "fisioterapia tratamenduari ekin dio, eta lanera itzuliko da lesioaren bilakaeraren arabera".
Igandeko Atletico Madrilen aurkako partidan (2-0) hartu zuen min brasildarrak 12. minutuan, eta Jon Bautista zelairatu behar izan zuen haren ordez Imanol Alguacil entrenatzaileak.
Willian Josek duen lesioak hiru edo lau asteko sendatze-prozesua izaten du. Ondorioz, aurrelari brasildarrak ezingo du Sevillaren aurka jokatu datorren igandean, Sanchez Pizjuan estadioan.