Kargatzen...
Itxi

Igandean, 18:30ean

Realak garaipena lortu nahi du Sevillaren aurka, Europarako postuetan sartzeko

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde txuri-urdinak Sanchez Pizjuanen jokatuko du igande honetan, 18:30ean. Willian Josek eta Diego Llorentek ezingo dute jokatu.

Theo eta Mikel Merino, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Realak Sevilla izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Sanchez Pizjuanen. Bi taldeak aurkari zuzenak dira Europarako postuetan sartzeko. Talde txuri-urdinak 35 puntu ditu, eta talde andaluziarra seigarren da sailkapenean, 37 punturekin.

Imanol Alguacil Realeko entrentzaileak ez ditu jokatzeko prest izango Willian Jose eta Diego Llorente, min hartuta baitaude. Gainera, Asier Illarramendi ere lesionatuta dago, pare bat hilabeterako. Bestalde, Adnan Januzaj jokatzeko moduan egongo da, nahiko justu irsten bada ere.

Sevillan giroa nahasita dago. Taldeak oso emaitza txarrak jaso ditu azken hilabetean, eta Pablo Machin entrenatzailearen postua kolokan da. Andaluziako komunikabide askok diotenez, porrota jasoz gero, Machin karkugabetu egingo lukete. Sevillak bost partida jarraian daramatza irabazi gabe (4 porrot eta berdinketa bat), eta bina (2-2) berdindu zuen Sparta Pragaren aurka ostegunean, Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida.

Ustezko hamaikakoak:

Sevilla: Vaclík edo Juan Soriano; Jesus Navas, Mercado, Carriço, Sergi Gomez, Promes; Roque Mesa edo Sarabia, Ever Banega, Franco Vazquez; Ben Yedder eta Andre Silva.

Reala: Rulli; Zaldua, Moreno, Navas, Theo; Zubeldia, Zurutuza, Merino; Oyarzabal, Sandro eta Januzaj.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva.

Zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan.

Ordua: 18.30ean.


Albisteak (3)