Itxi

Reala

Agirretxe, konfiantzarekin nahiz eta lehia handia dagoen taldean

Erredakzioa

Denboraldi honetan gehiago jokatzea espero du nahiz eta Martin Lasartek ez dion minutu gehiegi ematen.

Realeko aurrelaria den Imanol Agirretxek bere buruan konfiantza izaten jarraitzen du nahiz eta Martin Lasartek ez dion denboraldi honetan minutu gehiegirik eman.

Agirretxek ez du golak sartzeko erraztasunik galdu. Aurten bi gol sartu ditu 10 partidatan eta Eibarren aurka jokatutako iragan asteazkeneko adiskidantzazko partidan ere gola sartu zuen.

Imanol Agirretxeren bataz bestekoa 0,22 golekoa da partidako (17 gol 74 partidatan Realarekin). Raul Tamudok antzeko estatistikak ditu 54 partidatan 12 gol sartu dituelarik. Joseba Llorentek zenbaki hobeak ditu 0,32 gol sartzen baititu partidako (29 gol 80 partidatan). Diego Ifranen kasuan 47 partidako 27 gol sartzen ditu.


Albisteak (3)