Ebakuntzaren ostean
Merquelanzek senda-agiria jaso du
eitb.eus
Realeko erdilariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen joan zen urteko abuztuaren 31n.
Martin Merquelanz Realeko jokalariak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen joan zen abuztuaren 31n, Realak eta Eibarrek Ipuruan jokatu zuten euskal derbian (2-1). Gerora, irailaren 13an, ebakuntza egin zioten haustura sendatzeko asmoz.
Erdilari gazteak (23 urte) zelaian sartu, Lehen Mailan debutatu eta ia berehala hartu zuen min.
Aitzitik, Realak astearte honetan jakitera eman duenaren arabera, jokalariak osasun-agiria jaso du dagoeneko. Donostiako klubak argitaratutako oharrean jasotzen denez, Merquelanz "lan pertsonalizatua" egiten ari da, "datozen asteetan ohiko lanera pixkanaka itzultzeko asmoz".