1-1
Bana egin dute Realak eta Eibarrek Anoetako euskal derbian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan norgehiagoka hasi bezain pronto gola eginez. 84. minutuan, berriz, Jordanek berdinketaren gola egin du eta puntu bana erdietsi dute batak eta besteak.
Bana egin dute Realak eta Eibarrek Anotan jokatutako euskal derbian. Armaginek gehiago merezi zuten Realak aurrea hartuta gerora besoak jaitsi dituenean, baina, azkenean, puntu bana eskuratu dute bi taldeek.
Hain zuzen ere, Realaren historiako golik goiztiarrena izan da igande honetakoa, izan ere, Juanmik partidaren aurreneko hamaika segundoetan egin du gola, hainbat zale oraindik heltzear edota jesartzen zeudenean. Juanmik egin du gola Oyarzabal eta Sangalliren abileziari esker.
Txuri-urdinak lasaitu egin dira eta Jose Luis Mendilibarren taldeak nagusitasuna bere egin du nahiz eta ateari begira ez duen asmatzerik izan eta lehen zati amaieran markagailua Realaren aldekoa zen.
Armaginen aukerarik argiena, alegia, 34. minutuan iritsiko zen, zeinetan Rulli ez den baloiaren bila atera eta Marc Cardona asmatzeko zorian egon den.
Gerora etorriko zitzaion Eibarri horrenbeste minututan landutako jokoaren fruitua, 84. minutuan, Joan Jordanek berdinketaren gola egin duenean. Alegia, Mendilibarrek Cote hegalekoa zelaitik atera ta Pedro Leon sartu ondoren iritsi da gola faltaz.
Bukatzeko, epaileak Mikel Oyarzabalen gola ezeztatu du luzapenean jokalari txuri-urdina jokoz kanpo zegoelako.
Fitxa teknikoa:
1.- Reala: Rulli; Zaldua, Aritz, Llorente, Muñoz; Zubeldia (Joan Bautista, 89.min), Sangalli (Ruben Pardo, 65.min), Merino; Juanmi, Barrenetxea (Sandro, 55.min), Oyarzabal.
1.- Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Sergio Älvarez, Cote (Pedro Leon, 81.min); Orellana, Escalante, Jordan, Cucurella; Marc Cardona (Charles, 77,min), Sergi Enrich.
Epailea: Jaime Latre.
Golak: 1-0, 1.min: Juanmi. 1-1, 84.min: Jordan.