Akordioa
Zurutuza, txuri-urdin 2020ra arte
eitb.eus
Rocheforten jaiotako jokalariak bere kontratua urte bete berritu du Realarekin.
David Zurutuza (32 urte) jokalariak eta Realak akordioa sinatu dute erdilariaren kontratua berritzeko.
Rochefortekoa denboraldi bat izan ezik talde txuri-urdinean izan da beti. 2005an Realeko bigarren taldean hasi zen eta bi urte eta gero Eibarren jokatu zuen denboraldi bat.
Realak 2008an berreskuratu zuen jokalaria eta ordutik talde txuri-urdinean dago.
Gure illegorria ¿¿¿#Zuru2020 #RealSociedad pic.twitter.com/zi2fIBxUBL
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) 2019(e)ko apirilaren 17(a)
KIROL-IBILBIDEA
2005 - 2007 | Reala B |
2007 - 2008 | Eibar |
2008 - | Reala |