Itxi

Igandean Vicente Calderonen

Atletico Madril-Reala: Lasartek ez du iraultzarik iragarri hamaikakoan

Erredakzioa

Iazko egoerarekin alderatuta aurtengoa ezberdina dela baieztatu du entrenatzaile txuri-urdinak, iaz dena arrakastatsua izan baitzen.

Martin Lasarte Realeko entrenatzaileak gaur adierazi du ez dela hasierako hamaikakoan iraultzarik pentsatzen ari Atletico Madrilen aurka jokatzeko nahiz eta taldea bolada oso txarrean dagoen.

Uruguaiarrak aldaketak egitearen atea irekita uzti du eta De la Bellarenaz gain aldaketa gehiago egin ditzake igandeko partidari begira.

Entrenamenduaren ondoren bere egoera pertsonalaz ere hitz egin du. Iazko denboraldiarekin alderatuta ezberdina dela esan du: "Iaz dena arrakastasua izan zen eta aurten egoera ez da berdina".