Igandean, 16:15ean
Realak bolada txarrari amaiera ematea du helburu
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Getafe izango du aurkari igande honetan Anoetan, 16:15ean.
Reala¿ bolada txarrean da, bai joko aldetik baita emaitzen aldetik ere. Ondorioz, igande honetan dinamika txarrari agur esatea izango du helburu. Horretarako, Getaferi irabazi beharko dio Anoetan, 16:15ean.
Ostegunean Vila-realen aurka galdu (0-1) ostean, zaleen txistuak jaso zituen talde txuri-urdinak. Realak 41 puntu ditu, jaitsiera zazpi puntura dute, eta hasiera baten arazorik izango ez duen arren, ezin da erlaxatu. Garaipen batek mamu guztiak aldenduko lituzke, baina porrotak egoera larrian utz dezake taldea.
Imanol Alguacil entrenatzaileak ez ditu jokotzeko prest izango, Asier Illarramendi, Adnan Januzaj, David Zurutuza, Diego Llorente eta Raul Navas. Gainera, badirudi Igor Zubeldia ez dela igandeko partidara iritsiko.
Bestalde, Getafe sasoi onean helduko da Anoetara. Real Madrilen aurka berdindu zuen etxean ostegunean, eta Txapeldunen Ligan sartzeko borrokan murgilduta dago. Ez da aurkari xamurra izango Realarentzat.