Ospakizunetan
Sandra Ramajo ondoezik jarri da Anoetan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Realeko kapitaina ospitalera eraman behar izan dute, baina arriskutik kanpo dago.
Sandra Ramajo Real Sociedad taldeko kapitainak krisi epileptiko bat pairatu du Anoetako zelaiko berdegunean zegoela, Granadan bereganatutako Errege Kopako ospakizunak amaitzen ari zirela.
Ramajo ondoezik sentitu da zelaian, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dute. Bertan, larrialdietako zerbitzuan artatu dute, baina arriskutik kanpo dago, Realeko iturriek EFEri jakinarazi diotenez.
Realeko emakumezkoen taldeak zale txuri-urdinen omenaldia jaso du, gizonezkoenak Real Madrilen aurka (3-1) jokatu duten neurketaren aurretik eta ostean. Partida amaitutakoan, Kopako txapeldunek garaikurra eskaini diete zaleei zelaiari buelta emanda.
Ospakizunak bukatzear zeudela eta zelai ia hutsik zegoela, Ramajok dardarizoak izan ditu eta ospitalera eraman dute.