Kontratu berritzea
Ander Guevarak 2024ra arte berritu du kontratua Realarekin
eitb.eus
Erdilari gasteiztarraren aurreko kontratuak 2020ra arte irauten zuen.
Ander Guevara erdilariak Realean jarraituko du 2024ko ekainaren 30era arte. Jokalari gasteiztarraren aurreko kontratuak 2020ra arte irauten zuen; ondorioz, lau denboraldiz gehiagoz jantziko du elastiko txuri-urdina.
Guevarak (21 urte) aurten debutatu du lehen taldearekin, Levanteren aurkako partidan (1-1), hain zuzen ere.
Roberto Olabek aste honetan bertan jakitera eman zuenez, datorren denboraldian lehen taldeko jokalaria izango da.
Egun oso berezia ta pozgarria gaurkoa!!! Soilik eskertzea gelditzen zait, bai klubari bere konfiantzagatik eta baita bide luze honetan zehar ametsa betetzeko lagundu didaten guztiei!!!
AUPA REALA ¿¿¿¿ pic.twitter.com/fs66TaLdm2