FITXAKETA
Realak Portu fitxatu du 2024ra arte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrenbestez, jokalari murtziarrak datozen bost denboraldietan elastiko txuri-urdina jantzita jokatuko du.
Realak jakinarazi duenez, akordioa erdietsi du Gironarekin Cristian Portugues, 'Portu' fitxatzeko. Talde donostiarrak 2024ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatuko du murtziarrarekin.
27 urteko jokalariak hiru urte eman ditu Gironan. Lehendabiziko denboraldian, berebiziko parte-hartzea izan zuen Bigarren Mailatik Lehenengo Mailarako igoera erdiesteko bidean (8 gol sartu zituen).
Hurrengo denboraldian (2017/2018), dagoeneko Lehen mailan ari zela, 37 neurketa jokatu eta 11 gol sartu zituen. Azken denboraldi honetan, partida kopuru bera jokatu ditu eta 10 gol sartu (Ligan, 9 eta Kopan, 1).
Jokalariak bere talde ohia agurtu du Twitterren argitaratu duen gutun baten bidez. Gutun horretan, bere talde berriari ere egiten dio aipu.
Gracias por todo @GironaFC, os llevaré siempre en el corazón! ¿¿
— Cristian Portugués (@portu) 2019(e)ko ekainaren 18(a)
Muy ilusionado con iniciar este nuevo reto en la @RealSociedad ¿ pic.twitter.com/uekf8TmH16
Porturena Realak jakitera ematen duen laugarren fitxaketa da, aurretik baieztatu baitzituen Modibo Sagnan atzelari frantziarraren, Alex Remiro atezain nafarraren eta Alexander Isak aurrelari suediarraren ailegaerak.