Itxi

Bakarra huts egin du

Reala: Xabi Prieto, BBVA Ligako penalti jaurtitzaile onenen artean

Erredakzioa

Penalti bakarra huts egin du bere ibilbide profesionalean. 2007. urtean Athletic Cluben aurka kale egin zuen hamaika metroetatik.

Xabi Prietok iragan larunbatean beste gol bat sartu zuen penaltiz. Bartzelonaren aurkako partidan izan zen Realari garaipena emateko balio izan zuelarik. Penalti jaurtitzaile trebea da Prieto eta horren erakusle da bere ibilbide profesionalean penalti jaurtiketa bakarra huts egin duela.

Jokalari donostiarrak duela zortzi urte hasi zuen bere ibilbide profesionala. Santiago Bernabeun hasi ere eta Realak 2-4 irabazi zuen. Prietok denak liluratu zituen Panenka eran penaltia jaurti eta gola sartu zuelako.

Prietok sei gol sartu zituen penaltiz 2005-2006 deneboraldian, jaurti zituen guztiak sartu zituen. Hurrengo denboraldian, jaitsierakoan, jokalari donostiarrak bi gol gehiago sartu zituen penaltiz.

Denboraldi honetan, Xabi Prietok penaltia jaurtiketa errepikatu behar izan zuen Athleticen aurkako derbian. Bi aldiz jaurti zuen hamaika metroetatik eta biak sartu zituen. Prietorentzat ez da penaltia errepikatu behar izan zuen lehen aldia. Celtaren aurka ere bi aldiz egin behar izan zuen jaurtiketa eta bietan gainditu zuen Falcon atezaina. Denboraldi hartako saria Reala Lehen Mailara igotzea izan zen.

Bere ibilbide profesionalean penalti bakarra huts egin du. 2007an kale egin zuen penaltia jaurtitzerakoan. Athleticen aurka jokatutako derbian gertatu zen eta Aranzubiak geratu zuen penalti jaurtiketa. Urte horretan, Reala Bigarren Mailara jaitsi zen.


Albisteak (1)