Itxi

Utzita

Realak Odegaard fitxatu nahi du

Erredakzioa

Real Madrileko jokalaria Donostian egon da Bjorn Kvarme Realeko jokalari ohiarekin eta Zubieta bisitatu du. Bayer Leverkusenek ere fitxatu nahi du norvegiarra.

Odegaard eta James, Real Madrilekin. Argazkia: EFE

Realak interesa du Martin Odegaardek datorren denboraldian talde txuri-urdinean joka dezan. Real Madrileko jokalariak utzita jokatu du aurten Herbehereetako Vitesse taldean, eta maila ona eskaini du.

Jokalari norvegiarra Donostian izan da, eta Zubietako istalazioak ezagutu ditu, Bjorn Kvarme Realeko jokalari ohiarekin batera, 'El Partidazo de Cope' saioak aurreratu bezala. Gainera, Kvarmek harreman ona du Roberto Olabe kirol-zuzendariarekin, eta Odegaarden etorkizunari buruz hitz egin dute.

Hala ere, Reala ez da Odegaard fitxatu nahi duen talde bakarra. Bayer Leverkusenek ere jokalari norvegiarra nahi du, eta talde alemaniarrak Txapeldunen Liga jokatuko duela dauka alde.

Odagaarden ibilbidea

Martin Odegaardek Strømsgodset Idrettsforening taldearen harrobian ekin zion futbolean jokatzeari, eta lehen taldera igo zen 13 urte zituela; 2015eko neguko merkatuan fitxatu zuen Real Madrilek, eta Castillan jokatzen hasi zen. Denboraldi horretan egin zuen debuta Real Madrilekin, Getaferen aurkako Ligako partida baten, eta klubaren historian debuta egin zuen jokalari gazteena (16 urte eta 157 egun) bihurtu zen.

2017ko urtarrilan Herbehereetako ligako Heerenven taldera joan zen utzita, eta 2018-2019 denboraldian Vitessen (Herbehereak) jokatu zuen; maila ona eskaini zuen eta bederatzi gol sartu zituen.




Albisteak (3)