Kargatzen...
Itxi

Osasun-partea

Mikel Oyarzabalen lesioa ez da larria

Erredakzioa

Leer en Castellano

Osasun-parte ofizialak dioenez, 'Oyarzabali egindako frogen ostean, argitu egin da jokalariaren lesioa ez dela larria'.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Oyarzabalek ez du lesio larririk. Hala jakinarazi du Espainiako futbol selekzioak, osasun-parte ofizialaren bitartez. Realeko jokalariak min hartu zuen 21 urtez azpiko Eurokopako Espainia-Polonia (5-0) partidan.

"Igande honetan Mikel Oyarzabali egin zaion azterketaren ostean, baieztatu egin da jokalariak ez duela lesio larririk, eta minduta duen orkatila sendatzeko tratamenduari ekin dio futbolariak", dio osasun-parte ofizialak.

Ondorioz, ez da baztertzen Oyarzabalek finalerdietako partida jokatu ahal izatea datorren ostegunean.


Bideoak (1)