Itxi

Denboraldi batez

Odegaardek utzita jokatuko du Realean

Erredakzioa

Leer en Castellano

Martin Odegaard Realeko jokalaria izango da 2019-2020 denboraldian. Futbolari norvegiarra utzita iritsi da Real Madriletik.

Martin Odegaard, Jamesekin batera, Real Madrilekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Martin Odegaardek Realean jokatuko du 2019-2020 denboraldia, klub txuri-urdinak eta Real Madrilek akordioa lortu baitute jokalari norvegiarrak talde donostiarrean utzita joka dezan denboraldi batez. Ondorioz, elastiko txuri-urdina jantziko du Odegaardek, urtebetez.

Odagaarden ibilbidea

Martin Odegaardek Strømsgodset Idrettsforening taldearen harrobian ekin zion futbolean jokatzeari, eta lehen taldera igo zen 13 urte zituela; 2015eko neguko merkatuan fitxatu zuen Real Madrilek, eta Castillan jokatzen hasi zen. Denboraldi horretan egin zuen debuta Real Madrilekin, Getaferen aurkako Ligako partida baten, eta klubaren historian debuta egin zuen jokalari gazteena (16 urte eta 157 egun) bihurtu zen.

2017ko urtarrilan Herbehereetako ligako Heerenven taldera joan zen utzita, eta 2018-2019 denboraldian Vitessen (Herbehereak) jokatu zuen; maila ona eskaini zuen eta bederatzi gol sartu zituen.

Albisteak (3)