Denboraldi baterako
Jon Bautistak KAS Eupen taldean utzita jokatuko duela konfirmatu du Realak
Agentziak | Erredakzioa
Bautistarekin batera, Sandrok, Juanmik eta Theok ere Reala utzi dute azken asteetan. Hala ere, klub txuri-urdinak beste jokalari batzuk saldu edo utzi beharko ditu, taldea egokitzeko.
Jon Bautista Realeko aurrelariak Belgikako KAS Eupen taldean jokatuko du, utzita, eta urtebetez, Realak aditzera emandakoaren arabera.
Harrobiko gazteak Donostian izan ez dituen aukerak Belgikan izaten ahaleginduko da. Beñat San Jose izango du entrenatzaile. San Jose donostiarra da eta Reala ondo ezagutzen du, Bautistaren ezaugarriak bezala.
Bost fitxaketa egin ostean, Realak jokalari gehiegi dauzka eta beste jokalari batzuk saldu edo utzi egin behar ditu.
Aurrelari posturako, Alexander Isaken eta Cristian Portugués "Portu"ren fitxaketek ateak itxi dizkiote Bautistari.
24 urteko jokalariak 2016ko apirilaren 24an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin, Vila-realen aurkako partidan, eta ordutik hona ez du jarraipenik izan donostiarren hamaikakoetan.
Bautistarekin batera, Sandrok, Juanmik eta Theok ere Reala utzi dute azken asteetan. Hala ere, klub txuri-urdinak beste jokalari batzuk saldu edo utzi beharko ditu, taldea egokitzeko.