Itxi

BBVA Liga

Reala-Zaragoza, (2-1): Azken orduko garaipena eta salbazioa, oso gertu

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Txuri-urdinek Tamudoren golarekin aurreratu dira markagailuan. Zaragozak Gabiren bitartez berdindu du partida eta Aranburuk 89. minutuan 2-1ekoa sartu du partida irabazteko.

Realak garaipen garrantzitsua lortu du Anoetan Zaragozaren aurka 2-1eko emaitzarekin eta salbazioa oso gertu dute orain txuri-urdinek. Zaragozak jaitsiera postuetan jarraitzen du 39 punturekin.

Partida berdindua izan da, baina Realak markagailuan aurrea hartzea lortu du. Tamudok sartu du 1-0ekoa 24. minutuan. Gola hartu eta gero Zaragozaren erreakzioa etorri da. Uchek gola sartu du, baina epaileak balio gabe utzi du gola jokoz kanpoko posizioagatik. Kale egin zuen epaileak Zaragozako jokalaria ez baitzegoen jokoz kanpoko posizioan. Dena den, abantailarekin iritsi zen Reala atsedenaldira (1-0).

Bigarren zatia hasi eta lasterrean Zaragozak 1-1ekoa sartu du. Gabi izan da golegilea. Gol bikaina sartu du Zaragozako erdilariak falta jaurtiketa baten bitartez. Gol horrek indarra eman zion Zaragozari eta gol aukera onak izan zituen talde mañoak. Realak gogotik sufritu zuen, baina 89. minutuan, Aranburuk area kanpotik jaurtiketa egin du, baloiak defentsa batengan jo eta sare barrura sartu da. 2-1ekoa izan da eta emaitza horrekin bukatu da partida. Garaipen honek ia bermatuta uzten du Realaren salbazioa.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Rivas (Bergara, min. 74), Aranburu, Xabi Prieto, Zurutuza (Sutil, min. 65), Griezmann; Tamudo (Diego Ifran, min. 74).

1 - Real Zaragoza: Toni Doblas (Leo Franco, min. 65); Lanzaro (Sinama Pongolle, min. 88), Jarosik, Da Silva, Paredes; Ponzio, Nico Bertolo (Boutahar, min. 46), Gabi, Ander Herrera; Lafita eta Uche.

Epailea: Alvarez Izquierdo.
Golak: 1-0, min. 24: Tamudo. 1-1, min. 53: Gabi. 2-1, min. 88: Aranburu.