Lesioa
Aritz Elustondok lehen graduko zuntz-urradura du
Agentziak | Erredakzioa
Horrenbestez, Alex Sola eta Luca Sangallirekin batera, Realak hiru baja ditu jada denboraldi-aurre honetan.
Aritz Elustondok, Realeko atzelariak, lehen graduko zuntz-urradura du, eskuin pektineo giharrean. Realak hiru baja ditu jada denboraldi-aurre honetan zehar, Alex Solaren eta Luca Sangalliren lesioekin batera.
Iturri ofizialak dioten arabera, ez dirudi oso grabea denik baina, hala ere, ezin izango ditu Alavesen eta Watforden aurkako lagunartekoak jokatu.