Itxi

Lesionaturik egon ostean

Joseba Llorentek minutuak izan ditzake Getaferen aurkako partidan

Erredakzioa

Bi aste daramatza erritmo onean entrenatzen eta minutu batzuk joka ditzake larunbateko partidako bigarren zatian.

Realeko aurrelaria den Joseba Llorentek bere lehen minutuak joka ditzake lesionatu zenetik. Lau hilabete eman ditu min hartuta eta jokatu gabe. Sevillaren aurkako partidan deialdian sartu zen eta badirudi larunbat honetan Getaferen aurka jokatzeko deialdian ere sartuko dela.

Ez du erraza izango jokatzea bere aurretik eta bera baino hobeto Diego Ifran eta Raul Tamudo baitaude. Getaferen aurkako partidako bigarren zatian, ordea, minutu batzuk izan ditzake Joseba Llorentek bi aste baitaramatza erritmo onean entrenatzen.

Zubietan entrenamendua burutu ondoren, Joseba Llorentek esan du Realari ez diola berdinketak balio emaitza hori arriskutsua izan baitaiteke: "90. minutuan berdinduta joateak bere arriskuak ditu. Azken unean gol bat sartzen badizute Bigarren Mailara jaitsi zaitezke eta".


Albisteak (3)