6. jardunaldiko ordutegiak
Reala eta Alaves irailaren 26an izango dira elkarren aurka
eitb.eus
LaLigak 6. jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera, eta, jakinarazi duenez, Gipuzkoarren eta gasteiztarren arteko euskal derbia 21:00etan lehiatuko da.
Santander Ligak ofizial egin ditu 6. jardunaldirako ordutegiak. Bertan, Realaren eta Alavesen arteko euskal derbia jokatuko da, irailean 26an, ostegunez, 21:00etan.
Ostegunez jokatuko duen beste euskal taldea Eibar izango da, armaginek Sevillaren bisita jasoko baitute Ipuruan, 19:00etatik aurrera.
Egun bat aurretik, Athleticek Leganesen aurka jokatuko du San Mamesen, 19:00etan. Bi ordu geroago, Osasunaren txanda izango da. Gorritxoek Real Madril izango dute aurrez aurre Bernabeun.
Honako hau da Santander Ligako 6. jardunaldiko ordutegi guztiak:
LaLigako 6. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga