Lesioa
Asier Illarramendik ezker peroneko haustura du
Agentziak | Erredakzioa
Realeko jokalariak aldaketa eskatu behar izan zuen minduta, Athleticen aurkako euskal derbian.
Asier Illarramendik, Realeko erdilariak, ezker peroneko haustura du. Jokalariari astelehenean egingo diote ebakuntza eta hilabeteak emango ditu zelaietatik at.
Izan ere, Mutrikuko jokalaria aldatu behar izan zuen Imanol Alguacil entrenatzaileak, Athleticen aurkako partidan. Hala, medikuek haren lesioa ofizial egin dute larunbatean.
Illarramendik beste lesio bat izan zuen otsailean eta, horren ondorioz, minduta jokatu ditu aurtengo Santander Ligako lehen partidak.