Itxi

Agurra

Martin Lasarte entrenatzailea kargutik kendu du Realak

Erredakzioa

Taldea zuzendu duen bi denboraldietan azaldu duen "profesionaltasuna" eta "egindako lana" eskertu dizkio Uruguaiko entrenatzaileari Realak.

Martin Lasarte entrenatzaile uruguaitarra kargutik kendu du gaur Realak. Beste denboraldi baterako kontratua zuen entrenatzaileak, baina talde zuri-urdinaren zuzendaritzak kargutik kentzea erabaki du.

Taldea lehenengo mailan utzi eta hiru egun geroago, Donostiako taldeak Lasarteren kargugabetzea ofizialki jakitera eman du, webgunearen bidez.

Komunikatu labur batean talde zuri-urdinak azaldu duenez, Martin Lasarteri "datorren denboraldian lehen taldeko entrenatzaile gisa jarraituko ez" duela jakinarazi diote, ondorioz, "talde zuri-urdinarekin desloturik geratu da".

Taldea zuzendu duen bi denboraldietan azaldu duen "profesionaltasuna" eta "egindako lana" eskertu dizkio Uruguaiko entrenatzaileari Realak. Era berean, "etorkizunean arrakastarik handiena" opa dio Lasarteri zuzendaritzak.

Igoera lortu eta taldea lehen mailan utzi ostean

Martin Lasarte iragan denboraldian heldu zen Realera eta taldea lehenengo mailara gidatu zuen, bigarren mailako txapelketa irabazi eta gero.

Nahiz eta larri-larri izan, taldea lehenengo mailan uztea lortu du Uruguaiko entrenatzaileak. Gainera, fitxaketa handirik ez zuen egin taldeak iaz, Joseba Llorente aurrelariarena (lesionatuta denboraldiaren erdian) eta Raul Tamudo beteranoarena kenduta.

2012ko ekainaren 30era arte zuen kontratua Lasartek, baina taldeak kargutik kentzea erabaki du.

Albisteak (1)

Bideoak (2)