Itxi

2-0

Realaren garaipen handia Atleticoren aurka, Reale Arenaren estreinaldian

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde txuri-urdinak 2-0eko emaitzarekin irabazi dio Atletico Madrili, Anoeta eraberrituan jokatutako lehen partida. Odegaard eta Monreal izan dira golegileak.

REaleko jokalariak Odegaardek Atleticori sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Your browser doesn't support HTML5 video.

Realak garaipen handia lortu du Atletico Madrilen aurka (2-0), Anoeta eraberrituaren (Reale Arena) estreinaldian. Harmailetan 34.000 ikusle baino gehiago izan dira Ligako 4. jardunaldiko neurketa hau ikusteko.

Lehen zatian Reala izan da baloiaren jabe, eta abagune onenak izan ditu, baina ez du gola sartzea lortu, eta Atletico Madril bizirik iritsi da atsedenaldira. Mikel Oyarzabalek bi gol aukera argi huts egin ditu lehen 45 minutuetan.

Bigarren zatian erasokorrago zelairatu da Atletico Madril, baina Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak ondo jokatzen jarraitu, eta gola sartu du 57. minutuan, Martin Odegaarden bitartez (1-0). Lau minutu beranduago, 61.ean, Nacho Monrealek talde txuri-urdinaren bigarren gola sartu du (2-0). Maldan gora jarri zaio neurketa Atletico Madrili, baina koltxoneroek ez dute etsi, eta abaguneak izan dituzte aldeak murrizteko; hala ere, Moya atezainak eragotzi ditu Atleticoren golak, bi gelditu bikain eginda.

Fitxa teknikoa:

2.- Reala: Moya; Zaldua, Aritz, Llorente, Monreal; Zubeldia, Merino (Zurutuza, 82. min), Odegaard; Portu (Januzaj, 82. min), Isak (Willian Jose, 73. min) eta Oyarzabal.

0.- Atletico Madril: Oblak (Adan, 65. min); Tripier, Gimenez, Savic, Lodi; Saúl, Lemar (Marcos Llorente, 46. min), Koke, Joao Felix (Correa, 55. min); Vitolo eta Diego Costa.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horiak atera dizkie Zubeldia, Trippier eta Diego Costa jokalariei.

Golak: 1-0, 57. min: Odegaard. 2-0, 61. min: Monreal.