Kargatzen...
Itxi

Igandean, 14:00etan

Betisek, 15 urte baino gehiago Donostian irabazi gabe

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azken garaipena 2003an izan zen, 0-4 irabazi zuten Joaquin Sanchezen bi golekin.

Bartra eta Oyazabal. Argazkia: EFE

Realak eta Betisek igandean neurtuko dituzte indarrak Reale Arena futbol-zelaian eguerdiko 14:00etan.

Andaluziarren bolada Donostian ez da batere ona, hamabost urte darama taldeak bertan irabazi gabe, azken garaipenetik sei berdinketa eta beste sei porrot pilatu dituzte.

Irabazi zuten azken neurketa 2003ko abenduan izan zen. Victor Fernandezek zuzentzen zuen taldeak 0-4 jipoitu zuen talde txuri-urdina eta Joaquin Sanchez egungo kapitainak bi gol egin zituen egun hartan; beste biak harrobiko Capik eta Juanitok egin zituzten.

90.eko hamarkadan Betisek behin bakarrik lortu zuen garaipena Anoetan, 1996-97ko denboraldian 0-1eko emaitzarekin amaitu zen partida (Josete golegilea).

1934-35. urtean, Betisek Liga titulua eskuratu zuen denboraldian, 2-4 irabazi zuten andaluziarrek garai hartan Donostia izenaz ezagutzen zen taldearen kontra.

Beste bi garaipen Atochako futbol-zelaian lortutakoak dira, 1960-61ean (0-1, Bosch) eta 1984-85ean (0-1, Nene Suarez).

Albisteak (2)