Itxi

Aurkezpena

Montanier, 'pozik eta ondradu' Realeko entrenatzailea izatearekin

Erredakzioa

"Aspalditik" ezagutzen duen talde bateko kide izateagatik pozik azaldu da Realeko entrenatzaile berria. Jokalari zen garaian Arconada bere idoloa izan zela adierazi du Montanierrek.

Philippe Montanier Realeko entrenatzaile berria "oso pozik eta ondradu" agertu da talde txuriurdina zuzentzeko aukeraren aurrean. Reala "aspalditik" ezagutzen duen taldea dela adierazi du Frantziako entrenatzaileak.

Montanier gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Jokin Aperribay Realeko entrenatzaileak eta Lorenzo Juarros Loren kirol-zuzendariak.

"Aspalditik" ezagutzen duen talde bateko kide izateagatik pozik agertu da Frantziako entrenatzailea. Jokalari zen garaian Luis Miguel Arconada atezain handia bere idoloetako bat izan zela adierazi du Montanierrek.

Raynald Denoueixen eskutik Realaren berri izan duela azaldu du Montanierrek. 2002an Reala txapeldunen ligara eraman zuen Denoueixek. Era berean, Tore Kvarme Realeko jokalari ohiak talde txuriurdinaren berri eman diola esan du Montanierrek.


Helburua: "Taldearen garapena"

Datorren denboraldirako helburua "taldea garatzea" dela adierazi du Valencienneseko entrenatzaile ohiak, nahiz eta oraindik jokalari berriak ez ezagutu. Realaren aukerak "berdegunearen gainean ikusiko" direla erantsi du.

Montanierren taldeen filosofia eta jokoa Bartzelonarenakin alderatu dute, baina Bartzelona "oso talde ona" dela adierazi du Frantziako entrenatzaileak.

Albisteak (2)

Bideoak (1)