Primera Iberdrola
Realak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka
Redacción
Talde txuri-urdinak 1-4ko emaitzarekin galdu du Primera Iberdrola Ligako zazpigarren jardunaldiko partida.
Realak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (1-4), Primera Iberdrola Ligako zazpigarren jardunaldiko partidan. Ondorioz, talde txuri-urdinak bolada txarrean jarraitzen du; hiru neurketa jarraian daramatza garaipena lortu gabe, eta 9 punturekin da sailkapenean.
Norgehiagoka azkar bideratu du Atletico Madrilek, Charlynek gola sartu baitu (0-1) hirugarren minutuan. Realak abagune bat izan du lehia berdintzeko, baina ez du asmatu, eta Dugganek 2-0ekoa sartu du, 31. minutuan.
Bigarren zatian, talde txuri-urdinak aldeak murriztea eta erasokorrak izatea izan du helburu; baina Atletico Madril nagusi izan da, eta partida erabakita utzi du, 72. minutuan Angela Sosak sartu duen golarekin (0-3). Jarraian, bi minutu beranduago, Marta Cardonak 1-3koa egin du. Hala ere, berandu etorri da talde txuri-urdinaren erantzuna, eta Atleticok garaipena biribidlu du, 83. minutuan Santosek egin duen 1-4koarekin.
Fitxa teknikoa:
Reala: Quiñones, C. Blanco (Iraia, 83. min), Maddi, N. Mendoza, Lucia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (Mirari, 78. min), N. Eizagirre (S. Olaizola, 60. min), Manu (C. Bautista, 60. min), Barbara.
Atletico Madril: Van Veenendaal, K. Robles, Alexandri, Angela Sosa, Ludmila, Charlyn (Ovdychuk, 86. mn), Menayo, Virginia (Linari, 63. min), Duggan (Olga Garcia, 63. min), Tounkara, Santos (Anita, 89. min).
Golak: 0-1: Charlyn, 3. min; 0-2: Duggan, 31. min; 0-3: Angela Sosa, 72. min; 1-3: L. Baños, 74. min; 1-4: Santos, 83. min.
Epailea: Pelaez Arnillas. Txartel horia atera dio Santos Atletico Madrileko jokalariari.