Europan jokatzeko ezinbestekoa
Realak UEFA lizentzia bereganatu du
Erredakzioa
Bereziki klub txuri-urdinaren gestioa saritu du UEFAk.
Realari UEFA lizentzia eman diote. Guztira hamaika dira ligan lizentzia hori dutenak: sailkapeneko lehen zortziek, Osasunak, Getafek eta Realak berak.
Europan jokatzeko ezinbestekoa da UEFA lizentzia, baina bereziki klub txuri-urdinaren gestioa saritu du UEFAk. Azken urteetan Realak bizi izan duen egoera ekonomiko latza kontuan izanda, hartzekodunen lehiaketa tarteko, klubak etorkizunari aurre egiteko moduko plana aurkeztu eta UEFAk kontuan hartu du hori.