Itxi

Primera Iberdrola Liga

Reala garaipenen bolada itzuli da, Sevillari irabazita

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde txuri-urdinak 1-2ko emaitzarekin lortu du garaipena, eta irabazi gabeko hiru partidako bolada txarra moztea lortu du.

Realeko jokalariak, Sevillaren aurka lortutako graipena ospatzen. Argazkia: @RealSociedad

Realak garaipena lortu du Sevillaren aurka (1-2) Primera Iberdrola Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan. Ondorioz, bolada txarrari amaiera eman dio talde txuri-urdinak, hiru neurketa baitzeramatzan garaipena lortu gabe.

Partidari ondo ekin dio talde gipuzkoarrak, 15. minutuan gola sartu baitu: Barbara Latorrek area kanpotik jaurti du, baloiak aurkari batengan jo, eta sare barrura sartu da (0-1). Ondoren, Sevillak neurketa berdintzeko abagune bikoitza izan du, baina Falknorren jaurtiketak langa jo du, eta Albarranen errematea kanpora joan da. Atsedenaldira iritsi orduko, 39. minutuan, Mariasun Quiñones Realeko atezainak Sevillaren gola eragotzi du, gelditu bikaina eginda.

Bigarren zatia hasi eta lasterrean sartu du bigarren gola Realak; 50. minutuan, Kiana Palaciosek 0-2koa egin du. Bigarren golaren ostean, talde txuri-urdinak bideratuta utzi du norgehiagoka, baina Sevillak aldeak murriztu ditu 67. minutuan, Virgy Garciaren golari esker (1-2).

Azken txanpan, Realak ez du asko sufritu, eta garaipena erdietsi ahal izan du.

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Coll, Echeverri, Carmona, Aedo (V. Garcia, 58. min), Payne, Bores, Zdunek (Franco, 58. min), Cometti, Falknor (Rivero, 66. min), Albarran, Karpova (Pinel, 75. min).

Reala: Quiñones, Lucía, Maddi, N. Mendoza, Iraia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (N. Eizagirre, 75. min), Palacios (Mirari, 90. min), C. Bautista (Etxezarreta, 66. min), Barbara (C. Blanco, 81. min).

Golak: 0-1: Barbara Latorre, 15. min; 0-2: Palacios, 50. min; 1-2: V. Garcia, 67. min.

Epailea: Peñalver Pearce. Txartel horia erakutsi dio Iraia realeko jokalariari.

Albisteak (3)