Itxi

Igande honetan, 21:00etan

Granada eta Reala, elkarren aurka, sailkapenean gora egiten jarraitu nahian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Biak ala biak zirrara betean zelairatuko dira sailkapeneko postua mantendu edota gora egiten jarraitu nahian. Europarekin ametsetan dihardute eta horretarako puntuak gehitzen jarraitu beharra dute.

Realeko jokalarien artxiboko argazkia. Iturria: EFE

Granada eta Reala, aurrez aurre, lehia eta zirrara handiko norgehiagoka batean, izan ere, denboraldi honetan sailkapenean ezustea eman duten bi taldeak izanik, bere horretan mantendu edota gora egiten jarraitzea dute helburu.

Talde andaluziarrak bere aldetik, lidergoa galdu zuen Getaferen aurka porrota jaso ostean (3-1), hala ere, konfiantza irmo mantentzen du oraindik etxean jokatutako azken lau partidetan garaile atera eta atea hutsik mantendu ondoren.

Imanol Alguacilek bestalde, baliteke jokalarien artean aldaketa gutxi batzuk gauzatzea, izan ere, azken partidetan izandako gabeziak, ondo baino hobeto bete beharko ditu Granadaren aurka lehian aritzeko.

Mugimendu horien artean, baliteke Zubeldia defentsaren erdialdera itzultzea eta Joseba Zaldua aurreneko hamaikakora itzultzea. Erasoan, berriz, seguruenik William Jose eta Portu ere lehen hamaikakora itzuli litezke.

Hamaikako posibleak:

Granada: Rui Silva; Victor Diaz, Domingos Duarte, German, Carlos Neva; Gonalons, Yangel Herrera, Azeez; Antonio Puertas, Carlos Fernandez, Vadillo.

Reala: Alex Remiro; Zaldua, Zubeldia, Llorente, Monreal; Guevara, Merino, Odegaard; Willian Jose, Portu, Oyarzabal.

Epailea: Eduardo Prieto Iglesias.

Zelaia: Los Carmenes Berria.

Ordua: 21.00.

Albisteak (1)

Bideoak (1)