Itxi

Primera Iberdrola Liga

Reala garaipenen boladara itzuli da Sporting Huelvari irabazita

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde txuri-urdinak hiru puntuak eskuratu ditu Huelvan 0-2ko emaitzarekin irabazita Primera Iberdrola Ligako 12. jardunaldian.

Realeko jokalariak Sporting Huelvari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Realak garaipena lortu du Sporting Huelvaren aurka (0-2) jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 12. jardunaldiko partidan. Horrenbestez, amaiera eman dio irabazi gabeko bi partidako boladari, Taconen aurka galdu egin baitzuen, eta, berdindu Rayo Vallecanoren kontra.

Nahikari Garciak egin du 0-1ekoa neurketako 25. minutuan. Hamabost minutu beranduago, 40. minutuan, Patri Ojedak bere atean sartu du 0-2koa. Bigarren golak bideratuta utzi du talde txuri-urdinaren garaipena, eta bigarren zatian etxeko taldea ez da gai izan partidari buelta emateko.

Fitxa teknikoa:

Sporting de Huelva: Selena, Elena Pavel, C. Rodriguez, I. Rodríguez (Nogareda, 55. min), Mascaró (Efih, 62. min), Adubea, Peiro, Ojeda, Castello (Steindl, 84. min), Bernal, Yoko Tanaka.

Reala: Quiñones, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia, Itxaso (Maddi, 85. min), L. Baños, Palacios (Tejada, 89. min), N. Eizagirre (S. Olaizola, 46. min), Nahikari (Manu, 74. min), Barbara.

Golak: 0-1: Nahikari, 26. min; 0-2: Ojeda, 40. min.

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horiak atera dizkie Nogareda Huelvako jokalariari, baita Barbara eta S. Olaizola Realeko futbolariei.

Albisteak (3)