Larunbatean, 16:00etan
Realak eguna hondatu nahi dio Bartzelonari, Klasikoaren atarian
Agentziak | Erredakzioa
Donostiarrek baja garrantzitsuak dituzte defentsan.
Reala laugarren da Ligako sailkapenean eta joko ederra egiten ari da. Donostiarren hurrengo erronka Bartzelonari irabaztea da, Reale Arenan jokatuko duten 17. jardunaldiko 2019-2020 Ligan.
Kataluniarrek Donostian jokatutako azken bi partidak irabazi dituzte, baina egia da Gipuzkoako hiriburuan irabaztea beti kostatu izan zaiela. Momenturik txarrenak 2010 eta 2017 artean bizi izan zituzten, bost partida galdu eta bi berdinduta.
Donostiarrek Leo Messi gertutik lotu nahi dute. Alabaina, ez da erraza izango, defentsan baja garrantzitsuak dituztelako. Messik, gainera, 15 gol egin dizkio jada Realari. 2011 izan da donostiarren atea zulatu barik utzi zuen lehen urtea.
Imanolek Aritz Elustondo lesionatuta dauka, eta Robin Le Normand bere ordezkoak ere ezin izango du jokatu, igandean bosgarren txartel horia jaso ondoren zigortuta dagoelako.
Bartzelonak garaipena lortu nahi du Realaren aurka, asteazkenean Real Madrilen kontra jokatu aurretik.
Ustezko hamaikakoak
Reala: Remiro; Zaldua, Zubeldia, Llorente, Monreal; Guevara, Merino, Odegaard; Portu, Willian José, Oyarzabal.
Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Junior; Sergio Busquets, De Jong, Rakitic; Messi, Griezmann, Luis Suárez.
Epailea: Alberola Rojas (Gaztela-Mantxako batzordekoa).
Estadioa: Reale Arena.
Ordua: 16.00etan.