Itxi

Primera Iberdrola

Realak jipoia eman dio Logroñori, eta Nahikarik 'hat-trick' bat egin du (5-0)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gonzalo Arconadaren taldea jaun eta jabe izan da berdgunean. Nahikarirekin batera, Barbara Latorrek eta Carla Bautistak egin dituzte golak.

Mahikari, bere hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: @RealSociedad

Reala 5 eta 0 nagusiko zaio EDF Logroñori, Iberdrola Ligako 13. jardunaldiko lehen partidan. Nahikari Garcia partidako protagonista nagusia izan da, Realeko aurrelariak hiru gol sartu baititu, Realaren lehen hirurak, bata bestearen atzetik.

Lehenengo gola 14. minutuan egin du Nahikarik, Kiana Palacios mexikarraren pasea aprobetxatuta.

Bigarrena, 31.ean iritsi da, Nahikarik berak zuzenean jaurtitako falta baten bitartez.

Hirugarrena, berriz, sei minutu geroago egin du, 37.ean, penaltiz.

Beste bi golak Barbara Latorrek (61. minutuan) eta Carla Bautistak (78.ean) egin dituzte.

Albisteak (3)