Errege Kopa, 1/64
Realak ez du arazorik izan Becerril aise kanporatzeko (0-8)
Agentziak | Erredakzioa
Le Normand, Januzaj (3), Ruben Pardo, Isak (2) eta Portu izan dira donostiarren golegileak.
Realak ez du errukirik izan Palentziako Becerril taldearekin eta 0 eta 8 gailendu zaio Balastera zelaian jokatutako Errege Kopako kanporaketan. 800 biztanle baino gutxiagoko herri bateko taldea izan arren, zelaia bete egin da eta ia 8.000 ikusle bildu dira bertan.
Imanol Alguacilen hamaikakoak ez du arazorik izan aurkaria hasieratik mendean hartzeko, baina, hori bai, Becerrilek 37 minutu iraun du golik jaso gabe.
Donostiarren golak Robin, Adnan Januzaj (3), Ruben Pardo, Alexander Isak (2) eta Portu jokalariek egin dituzte, lehenengo biak lehen zatian.
Realak gol gehiago egiteko aukerak ere izan ditu, baina etxekoen atezainak oso ondo erantzun die txuri-urdinen erremateei.
Azkenean, 0 eta 8 Realaren alde, eta gipuzkoarrak 1/32etako zozketan izango dira.
Fitxa teknikoa
0 – Becerril: Sevi, Diego (Guti, 55. min), Merino, Varo, Kike (Cardenoso, 64. min), Fernandez, Diaz, Melero (Adri, 70. min), Sierra, Caminero eta David.
4 – Real Sociedad: Moya, Muñoz, Sagnan, Le Normand, Gorosabel, Pardo, Zubeldia (Portu, 67. min), Sangalli, Januzaj (Oyarzabal, 67. min), William Jose (Isak, 46. min) eta Barrenetxea.
Golak: 0-1, 37. min: Le Normand. 0-2, 44. min: Januzaj. 0-3, 46. min: Januzaj. 0-4, 49. min: Pardo. 0-5, 63. min: Januzaj. 0-6, 68. min: Isak. 0-7, 69. min: Barrenetxea. 0-8, 75. min: Isak.
Epailea: Melero Lopez. Txartel horiak: Gutierrez, Kike eta Sierra (Becerril).