Entrenatzailea
Imanol Alguacilek kontratua berritu du Realarekin 2021. urtera arte
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Oriotarrak adierazi duenez, "oso pozik nago kontratuaren luzapenarekin. Klubaren konfiantza eta jendearen maitasuna sentitzeak oso errespetatua eta baloratua sentiarazten nau".
Imanol Alguacilek kontratua berritu du Realarekin 2021. urtera arte. Orioko entrenatzaileak, jarraipena eman dio bere bizitzako taldearekin duen lotura bereziari, Jokin Aperribay presidentearekin sinatu berri duen akordioari.
Entrenatzailearen hitzetan, "oso pozik nago kontratuaren luzapenarekin. Klubaren konfiantza eta jendearen maitasuna sentitzeak oso errespetatua eta baloratua sentiarazten nau.
Igande honetan, txuri-urdinek Vila-realen aurka jokatuko duten norgehiagoka aukera ederra izango da Alguacilentzat luzapena garaipen batekin ospatu ahal izateko. "Zale asko egongo omen dira partidan, izan ere, hainbat dira erakargarri bilakatzen duten osagaiak: urteko lehena, lehen itzuliaren bukaera, errege bezpera, zelaia topera… Arrazoi asko irabazteko eta pozik bukatzeko", adierazi du Imanol Alguacilek.
¿ Maitatua, errespetatua eta baloratua ¿#Imanol2021 #AurreraReala pic.twitter.com/77BKH9X8mo
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 3, 2020